- Datak: azaroaren 9tik abenduaren 7ra (asteartero).
- Ordutegia: 17:30-19:30 (lehen saioa: 17:30-19:00).
- Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua, Hitzaldi Aretoa.
- Inskripzioa: urriaren 25etik azaroaren 8ra (epea urriaren 25ean irekiko da, goizeko 8:30etan).
- Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).
- Hizkuntza: gazteleraz.
- Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.
- Oharrak:
- 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
- Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.
- Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
- Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
- Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
- Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).