Datak: urtarrilaren 27tik ekainaren 16ra, hamabostean behin ostegunetan.
Ordutegia: 18:00-20:00 (azken saioa: 17:30-19:30).
Lekua: Foru Liburutegia (2. solairua), Hitzaldi Aretoa (martxoaren 3ko saioa, berriz, Tailerren Gelan).
Izena emateko epea: urtarrilaren 10tik 24ra (epea urtarrilaren 10ean goizeko 8:30etan irekiko da).
Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).
Hizkuntza: euskara.
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.
Iragarkia: bistaratzeko, klikatu hemen.
Oharrak:
- 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
- Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da.
- Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
- Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
- Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
- Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).