Euskarazko Irakurle Taldeak (II)

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2022ko eka. 7a, 12:44

Julen Gabiriaren eskutik

Datak: irailaren 22tik abenduaren 15era, hamabostean behin ostegunetan.

Ordutegia: 18:00-20:00.

Lekua: Foru Liburutegia (2. solairua), Hitzaldi Aretoa.
 
Izena emateko epea: ekainaren 20tik 30era (epea ekainaren 20an goizeko 8:30etan irekiko da).
 
Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).
 
Hizkuntza: euskara.
 
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.

Oharrak:

 

  • 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
  • Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da.
  • Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
  • Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
  • Maskara propioa erabiltzea komenigarria izango da, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
  • Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).