Datak: irailaren 1etik abenduaren 22ra, hamabostean behin asteazken ala ostegunetan (bi talde).
Ordutegia: 18:00-20:00.
Lekua: Foru Liburutegia (2. solairua), Hitzaldi Aretoa.
Izena emateko epea: ekainaren 22tik 29ra (epea ekainaren 22an goizeko 8:30etan irekiko da).
Gehienez: 20 pertsona talde bakoitzean (hurrenkeraz).
Hizkuntza: gaztelera.
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.
Oharrak:
- 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
- Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da.
- Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
- Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
- Maskara propioa erabiltzea komenigarria izango da, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
- Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
- Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).