Bi astetan zehar sinadurak jaso ondoren, behean sinatzen dugun larrabetzuarrok zera adierazi nahi dugu: Gabon hauetan, abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra bitartean, Larrabetzun ez da mediku zerbitzurik egon. Honek egonezina sortu du herritarron artean eta hainbat pertsona izan dira kaltetuak.
Horregatik, horrelakorik berriro gerta ez dadin zera exijitu nahi dugu: bertako medikuak dagozkion arrazoiengatik bere postuan egoterik ez badu, ordezko mediku bat ziurtatzea.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).