Hasiera-hasieratik izan da Lehen Mailako Arretaren aldeko kartsua, eta Uribeko Eskualdeko erreferente bihurtu da, bizitza osasuntsua eta asistentzia-kalitatea bultzatu du eta. Horrela, Bizitza Osasuntsua egitasmoagatik eta hura Sondikan ezartzeagatik jaso zuen Hemendik Sariak Txorierri golardoa. Saria bere gogo biziari esker lortu zuen, eta gogo bizi hori hain zuzen kutsatu zigun lankideoi zein egitasmoan parte hartu zuten Sondikako pazienteei.
Ez dugu inoiz Enriqueren lan egiteko gaitasun handia ahaztuko, lan-ordutegitik haragokoa, ezta lanean erabilitako metodoa eta berarekin lan egiten genuenoi emateko gai zen ilusioa ere. Era berean, ez dugu ahaztuko jakiteko grina handi-handia duela, bai medikuntza arloan, bai beste esparru batzuetan. Esaterako, kultura grekoan aditua da, zeina izugarri gustatzen zaion, eta lankideoi hari buruzko hitzaldi atseginak oparitzen zizkigun, eta hainbat kontu irakatsi. Eta nola ez, gure historia hurbilaren inguruan duen maitasuna: hori ondo baino hobeto islatu zuen 2015ean argitaratu zuen El tío Tomás ikerketa-lanean, Tomás de Zumalakarregiri buruzkoa.
Sondikan bere pazienteak izan zirenek zorte handia izan zuten, Enrique beren familia-medikua izan zelako, edo lehen esaten zen moduan, “médico de cabecera”. Bere lankideok izan ginenok ere asko ikasi eta gozatu genuen Enriquerekin.