Lehenengo hitzordua uztailaren 8an izan genuen, eta oso zorionekoak izan ginen, alde batetik, hondartzara joan ginelako, eta bestetik, Eguzkia lagun izan genuelako –ematen du aspaldi honetan ezkutaketan jolasten dabilela–. Hondartzara ailegatu ginenean, monitoreak izan genituen zain eta goiz osoan lagundu ziguten. Monitoreek itsasertzera joaten zein toallak-eta ditugun lekura itzultzen laguntzen digute, baita bainua hartzeko orduan ere. “Eguzkia eta itzala” zerbitzua eskatu genuenez, hamaiketakoa gozatu ahal genuen itsasoan bainatu ondoren.
Bestalde, aipatu beharra dago egun horretan Iruñako Gaztelueta ikastetxeko ikasleak gurekin etorri zirela hondartzara. Ikastetxeko ikasleak urtero etortzen dira gure zentrora borondatezko ekintzak egitera. Era berean, sorosleek emandako tratua eta arreta eskertu behar dugu, beti azaltzen baitira guri txangoa errazteko prest.