Zer dino, baina, Espainiako demokraziak? Konstituzioak oinarrizko eskubide eta askatasun publikoen atalean, bere 25.2 artikuluan, ezartzen dau kartzela-zigorra bideratuta dagoala presoa barriro gizartean sartzera; eta Espetxeetako Lege Organiko Orokorrak, bestalde, bere 73. artikuluan hau dino: zigorra beterik, zigortua ZEHARO birgizarteratu behar da herritar gisa dauzkan eskubideen erabileran.
Legearen helburua da, beraz, bere zigorra bete dauan presoa birgizarteratzea eskubide guztiak berreskuratuta. Sentsibilidade argudioaz eskubide hori ez aplikatzeko exijitzen dabenak, azken finean, dira demokrazia onartzen ez dabenak eta benetako kaltea egiten deutsoenak. Baliteke batzuek holako kasuetan mina bihotzez sentitzea, baina hori ezin da traba izan gizarte demokratiko baten.