Orduan Patxik zer esaten zuen ere ez zekiela keinu eginez, argitu zion bi motatako nazioak daudela, nazio-estatuak eta nazio kulturalak; subiranotasun eskubidearekin lehenak eta beste nazio batzuekin eskubide hori partekatzen zutenak besteak. Horraino denok gaude konforme Patxi, baina beste gauza bat argitzea falta zitzaizun: Nork edo zerk erabakitzen duen halakoak ala bestelakoak diren. Jainkoak? Inperioak? Historiak? Konstituzioak? Agintari batek? Ez Jauna! Nazio horietako herritarren borondateak, nahiak, asmoak. Haiek eta ez beste inork erabaki behar dute. Inondik inora ezin dena onartu da nazio baten etorkizuna inguruko beste nazio handiago batek erabakitzea. Horrek beste izen bat dauka.