Kulturatik bizi direnei zor diegu bai erakundeek, bai elkarteek eta gizabanakoek urte honetan kulturan gastatu gabeko sosak beraiengan inbertitzea, eta ez errotondetan. Adierazi nahi digutena beso zabalik eta errespetuz hartu behar dugu. Eta errespetuari buruz, bertso saio batean gertatutako pasadizo bat kontatuko dut:
Bertso saiora bertaratutako batek aurkezleari bi aldiz moztu zion, bere ustez, erabilitako bi egitura –bertaratu eta bi talo– ez zirelako bizkaieraz behar bezain jatorrak. Ez zuen kontuan izan aurkezlearengan sor zitekeen segurtasun falta edo urduritasuna, ezta bizkaiera menderatzen zuen edo bizkaieraz ekiteko gogorik zuen (ziur nago gaztelaniaz izanez gero ez zela gertatuko beste dialekto batean ekiteagatik).
Hainbeste urtetan gure hizkuntzan beldur barik hitz egitera jendea animatzen ibili ondoren, bakarrik falta zaigu orain txikikeriengatik kikiltzen hastea.
Mila esker, Etxahun, handia zara.