Dan-dana ez da tan-tana

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Goikoetxea, irakaslea 2017ko ots. 21a, 14:23

a: Aritz Albaizar

Gabonetan azukeradun pentsu piloa jan ostean, gozotik gazira etorri gara, 2017ko egunerokora. Urtarrilean txakurrak oinutsik dabiltz eta erdal herrietatik etorkin txiroak datorkiguz, asko bertoko bilakaturik.

 

Dabid adiskidea orain dozena erdi urte txorierriratu zan sendiagaz, Begoñako pisua alokatu ondoren. Alokatzaileak Afrikako kontinentetik emigratuak dira, hileroko soldata txintxo-txintxo ordaintzen dabenak.

Kontua da, portaleko atso batek argazkiak-eta ataratzen deutsezala bai guraso afrikarrei, baita seme-alaba nerabeei be, hartan be, jadanik euskaraz bikain dakienei.

Uri-safari fotografikoaren aurrean, senarrak -gorputz tantaiko baltz-baltzak- Dabidengana jo dau kexaka. Orduan, Dabid eta Miren emaztea -Bilboko udaletxean salaketa jarri ondorik- portaleko atso horrengana hurreratu dira.

-Zer dala-eta ataratzen deutsezuez argazkiak gure apopiloei, Afrikatiko sendikoei?

-Zergatik? Zuek ezin imajinatu daikezue zer nahaste eta astrapala sortzen daben “horreek” gauero.

-Zer dinozu Kastora andrea? Astrapalak sortu?

-Hara: gauero-gauero, euren siniskeria edo hetxizero kontuetarako zarata besterik ez dabe ataratzen. Hasten dira tan-tana jotzen, errezuan eta dantzan, eta ez da aitaren semerik lo egin daikeenik.

-Asmatu egingo zenduan istorio hori, aizu? Zer dozu bakez bizi diran biztanleen aurka?

-Doazela euren herrialdera! Gure diru-laguntzen kontura bizi dira holakoak!

--Azkenean, zertan amaitu da arazoa? -dinotsat Dabidi.

-Bada, udaleko idatzia hartu dau atsoak sendia baketan ixteko aginduz, zigorrik hartu gura ez badau.

Beraz, irakurle, XXI. mendeko inmigrazioaren tragedia globalean -eta gure artekoan-, dan-dana ez da tan-tana.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).