Diligentziak, trena eta euskara, Bilbon eta Bizkaian

Erabiltzailearen aurpegia Juan Luis Goikoetxea 2017ko mai. 19a, 09:45

Aritz Albaizar

1860ko erroldan, Bilbok 17.967 biztanle zeuzkan, eta Arratiak 11.427. Gaur egunetik begiratuta kopuru harrigarriak dira, ze Bizkaia osoan 111.436 bizilagun ziren. 

Ondorioz, Arratiako euskaldunek indar handia osatzen zuten Bizkaian, ehuneko hamarra.[1]

Orduko Arratian, euskara, plazan, dendetan, elizan eta pilota partidetan erabiltzen zen. Espainola, ostera, eskolan, lege-paperetan edo postan. Diglosia funtzionala gertatzen zen, euskara funtzio batzuetarako erabiltzen zen, eta espainola beste batzuetarako; berbeta biak bizi ahal ziren.

Aldi hartan, diligentziak zebiltzan kaminoz kamino, zeren Bizkaiko lehen trena Bilbo-Tudela 1863koa baita. Harrezkeroko trenek, industrializazioak eta gudek aldatu egin dute Bilboren eta Bizkaiko herrien arteko korrelazioa. Orain Arratiako euskaldunak ez du urte haietako garrantziarik.

Gure egunotan, -Lezamakoa tarteko-, Bilboko metroaren hirugarren linea zabaldu den 2017ko apirilean, Bilbo hiruburua eta ingurua handitik handiagora joan dira; herriak, ostera, proportzionalki behera. 1860 hartako diglosia funtzionala ez da bideragarri lekurik gehienetan, euskara eta gaztelera txandatuz erabili beharrean aurkitzen gara Txorierrin-eta. Korrikako megamartxak Euskal Herri osoa zeharkatu du; euskaldun berriak superbertoko sentitzen dira Berbalagunari esker, eta Etxahunek, Fredik eta Arkaitzek gazte piloa erakarri dute Baserri Antzokira. Egia udaberrikoa da hori guztiori. Hala ere, Bizkaiko Teknologia Parke Txorierrikoan badira 8.000 behargin gazte erdaraz funtzionatzen dutenak.

Amaieran, gurago dut laga irakurle euskaltzalea gosez asez[2] baino.



[1]   Iñaki Esparza historialariak eskuraturiko datuak.

 

[2]   Gabriel Etxebarriak esana.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).