Migrazio-mugimenduek, aldaketa demografikoek ez digute mesederik egin, alderantziz baino, kalte egin digute. Prozesu globalek ere ez digute lagundu. Eta administrazioaren parte hartzea –hauteskunde enuntziatuetatik harago– nostres deritzan kasuan– epela izan da, edo hotza, edo ez da existitu. Kontuan harturik hizkuntza –gure kasuan katalana– dela kulturaren funtsezko oinarria, hizkuntza propiorik gabe ez da kultura propiorik. Zeren hizkuntza ez baita kultura idatzia soilik, literatura, baizik eta identitatearen funtsezko arloa. Administrazioak katalanaren desagertzean lagundu egingo du, onartzen baditu hizkuntza propioa ikasteko salbuespenak, hau da, merituen eta eskakizunen arteko bereizketa konpontzea gerotik hurrengora uzten badu. Kultura sendoa eraikitzeko, hizkuntza historikoa indartu behar da, pertenentzia sentimendua kontsolidatu, geure identitatea ezagutzen lagundu. Kultura bat, hizkuntza gabekoa, errealitate objektiboaren apurketa da. Kimera hutsa.
(1) Última Hora egunkaritik jasoa; katalanetik itzulia.