Aipatutako emakumeak ekarpen handiak egin dituzte kirol arloan, matematikan, fisikan… Baina, zer dela eta ez ditugu ezagutzen? Zoritxarrez, oraindik ere gizarte androzentristan bizi garelako, emakumearen ekarpenak alde batera utzi eta gizonek egindakoa aintzat hartzen duena. Eta jasotzen dugun hezkuntzak badu zeresanik. Zergatik berdintasuna bultzatzea helburu duen eskola batek ez ditu emakume horien ekarpenak irakasten? Ekarpen handiak egin dituzten emakumeak izan dira, badira, eta izango dira. Bada garaia hezkuntzak ere kontuan har ditzan, neskek emakumezko erreferenteak izan ditzaten eta emakumeek gizartean merezi duten aitorpena jaso dezaten.