Izokin eta lebatz terrina

Erabiltzailearen aurpegia Maite Lekerika, sukaldaria 2017ko mar. 31a, 10:37

a: blogexquisit.blogs.ar-revista.com

Osagaiak

600 gr izokin fresko, garbitua.

300 gr lebatz, garbitua.

500 ml esnegain.

Bost arrautz zuringo.

Gatza eta pipermin zuria, edo berdea garauetan.

 Prestateko erea

Desegin izokina ondo eta gehitu apurka-apurka 300ml esnegain, hiru zuringo eta pipermina. Egin gauza berdina lebatzagaz falta diren osagaiakaz: gehitu 200ml esnegain, bi zuringo eta gatza.

Estali ondo barrutik burdin molde bat, plastikozko filmagaz. Nahasteak kontu handiagaz bota hurrengo ordenean: lehenengo izokin erdia, gero lebatz erdia, izokin, lebatz… Estali ondo filmagaz eta sartu labe beroan, Maria bainuan, 150 gradutan, 50 minutu inguru.

Jan baino lehen ordu bi itxi hotzituten. Mahonesa edo saltsa arroseagaz lagundu leiteke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).