Hegaluze-mendrezkea barazkiakaz

Erabiltzailearen aurpegia Maite Lekerika 2017ko aza. 17a, 13:23

a: lacocinadelaabuela.com

Osagaiak:

Kilo bateko hegaluze-mendrezka bat

Kipula handi bat, xerra meheetan ebagita

150 g piper berde, xerra meheetan ebagita

150 g piper gorri, xerra meheetan ebagita

100 ml oliba orio

Gatza

Prestetako erea:

Arrainari hazurrak eta azala kendu eta xerratan ebagiko dogu. Gatz apur bat bota eta gordeko dogu. Orio-zurrusta bat ipiniko dogu zartagin baten eta han kipulea erregosiko dogu. Ostean, piperrak gehituko doguz eta su eztian egingo doguz, harik eta biguntzen diran arte. Gatz apur bat bota eta hegaluze-mendrezkak barazkien gainean ipiniko doguz. Alde bakotxetik minutu baten eukiko dogu. Mendrezka bakotxa plater baten ipiniko dogu eta gainetik barazkiak botako deutsaguz. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).