Prestatzeko era:
Kipula olio-zurrusta batean erregosiko dugu. Ziazerbak gehitu, eta erregosiko ditugu. Ondoren, haragia botako dugu, eta apur bat egin. Gazta birrindua gehituko diogu nahasteari. Bestalde, hostorea irin apur baten gainean zabalduko dugu. Hostorearen gainetik egindako nahastea zabalduko dugu, eta biribilkia eginez hostorea bildu. Gorringoa eta olio apur bat nahastu, eta biribilkia nahasketa hori erabilita “pintatutako” dugu. Labe beroan, 180 gradutan, sartuko dugu eta bertan 25 minutu inguru izango dugu. Biribilkia lautan zatituko dugu, eta zerbitzatu. Entsaladak edo piper gorriek lagunduta atera ahal dugu mahaira.