Guzurra emon arren, gure eskualdean bertan oraindino be hainbat traba izaten doguz antolaketan: batzargelak lortzeko, kilometro batzuk saltzeko… Baina ez dira 42 urte luze alperrik pasa. Oztopoei aurre egiten ikasi dogunez, inoren zain egon barik, geuk ekiten deutsogu. Eta horixe da egin behar doguna, ekin!
Euskara larrialdi linguistikoan dago, ez dagigun ahaiztu! Egoera aldatu gura badogu, danon esku dago. Izan be, euskaldunok komunitate aktiboa osatu behar dogu, hitzetatik ekintzetara pasaz, aurtengo leloak dinoan legez: HitzEkin! Euskararen alde zagoz, bada, egizu! Ekin eta ekin zure ingurukoakaz, bata-besteari eraginez; holan lortuko dogu-eta gure hizkuntza sendotzea. Horretarako, erreferente euskaldunak behar doguz eta euskaldunak erreferente bihurtu.
Hartu egizu, bada, konpromezua eta izan zaitez zu zeu zure inguruko erreferente euskaldun! Euskalduna bazara, egizu euskaraz! Hitzekizu!