Noz demontre jarriko dabe guztion zaintza erdigunean? Diruak agintzen dauan gizartean, zaintza azken lerroan dagoalakoan nago; galdetu ezpabere SADeko emakume borrokalariei: 8 urte etxez etxeko laguntzan beharrean, eta euren lan-baldintzak okerrera baino ez doaz.
Baina nork hartzen ditu erabakiak? Nortzuk daude aginte-postuetan? Emakundek jakinarazo deuskunez, gerentzia-postuetan emakumeak % 6 baino ez dira, eta kargu publikoetan (zinegotzi, alkate, diputatu…) % 34 inguru. Horietatik zenbat ete dira feminista? Eta gainontzekoen artean?
Halandaze, botatako zantzoakaz aldaketa gogoa aldarrikatu gendun: emakumeon ahalduntzea, ahizpatasuna, zaintza erdigunean jartzea eta behar dan moduan partekatzea, konplizitatea, enpatia, indarkeria matxistarik eza... Duda barik, feminismoa da alternatiba!