Txorierri Basket Sondikako Errendimenduzko Infantilak Donostian Easo Cup 2017-an

Erabiltzailearen aurpegia txorierri basketland 2017ko ira. 13a, 10:54
Pasa den asteburan, gure Infantilak Donostia aldera joan ziren beraien aurredenboraldia hasi ahal izateko, han txapelketa bat jokatu zutelarik. Txapelketa hau EASO SBT klubak antolaturikoa da eta Baskoniaren aurka tokatu zitzaien gure mutilei lehen partida.

Gure mutilek Irailak 5ean, asteartea, hasi zituzten entrenamentuak, taldea nahio berritua zegoelarik, bost jokalari berri heldu baitira, Lauro Ikastola, Leioa eta Bilboko La Salletik. Gure Klubeko Kirol Zuzendari eta entrenatzaile den Polentzi Soldevillak, pasadan denboraldi bukaeran lan gogorra izan zuen jokalari hauek gure klubera etor zitezen eta azkenik lortu ere bai, era honetan taldea asko indartu delarik.

Urte honetarako helburu nagusitzat Bizkaiko Lauko Finalean sartzea dauka taldeak, Polentziren zuzendaritzapean, helburu oso polita daukatela uste dugularik Klub osoan (Kontutan hartu behar da, gure Klubak bi urte besterik ez dituela). Helburu hau lortu ahal izateko urratsez-urrats joatea ezinbestekoa da eta horretarako aurredenboraldi gogorra burutuko dute, bi txapelketa eta lagun arteko partida bat jokatuz. Jadanik, lehenengo Txapelketa jokatu dute eta nabaria izan da beraien hobekuntza jokatutako lau partidetan zehar.

Lehenik barikuan (Irailak 8), Baskoniaren aurkako partidan, nabaria izan zen gureek soilik 3 entrenamentu zeramatela elkarrekin eta Baskoniakoak Abuztu erdialdetik (Blankaren jaien ondoren hasi zituzten) zeramaten entrenatzen. Partida honen emaitza ez zen oso ona izan 14-52, baina hala ere gureek poztasun handia zeramaten elkarrekin jokatu izanagatik eta gutxinaka kantxan talde bezala ezagutzen zioazelako.

Larunbatean (Irailak 9), bi partida jokatu zituzten gure mutilek. Lehendabizikoa Easo Ezkurra taldearen aurka, talde hau, nahiz eta B taldea izan talde polita da eta gureek garaipen erraza lortu zuten, 31 puntuko diferentzirekin eta joko oso erakargarri batekin, defentsa gogorrarekin, kontra-erasora azkar irtetzen eta 5x5eko egoeretan baloia oso ondo eta azkar mugituz, hala ere eta normala den bezala, jaurtiketa erraz asko ez ziren sartzen. Bigarren partida, arratsaldeko 19:00etan izan zen, ez ohiko ordutegi batetan, Easo 2005eko taldearen aurka. Partida honetan asko nabaritu zen gure taldearen nagusitasun fisikoa eta partida hau 35 puntugatik irabazi zuten gure mutilek (24-59). Partida honetan deskantsuan zegoen diferentzia ikusirik, Polentzik taldea atzean defendatzera behartu zuen eta erasoan gauza desberdinak lantzen hasi zen, hala ere, diferentzia hori handitu egin zuten.

Eta domekan, taldeak bere hirugarren partida jokatu zuen, Araberri arabareen aurka, partida gogorra izango zela zirudien, baina gureek partida bikaina jokatu zuten eta 13-50eko emaitzarekin irabazi ere bai. Defentsan gauza desberdinak landuz eta erasoan batez ere baloiaren mugimendua landuz eta jokalari guztien partaidetza bermatuz. Esan daiteke Txapelketa oso ondo etorri zaoila taldeari ezagutzen joateko eta batez ere astean zehar egindako lana ondo bideraturik dagoela zihurtatzeko.

Hurrengo asteburu honetan taldeak ez du partidarik izango, baina, Irailak 23 (larunbata), Bilboko Salesianos Deustuko, Kadete A taldearen aurka lagun arteko partida bat jokatuko dute gure mutilek, Sondikako Goronda Beko Polikiroldegian goizeko 11etan eta aurredenboraldiari bukaera emateko Irailak 29-an Sondikako Txapelketan Boskozaleak-en aurka (17:45) jokatuko dute, Irailak 30-ean Txapelketa honetan, Tabirako Jesuitak 2004-ren aurka (17:15) eta espero dugu, Urriak 1ean etxeko Txapelketako finala jokatu ahal izatea (12:00).
 
BAT, BI, HIRU.... TXO RI E RRI!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).