Oraintsu suertatu jat telebistan Ocho apellidos vascos filmea. Espektatiba lar izatea edo umore falta -ez dot uste- izango zan ez gustatzeko arrazoia. Beharbada, nahikotuta gaukazalako euskalduntasunaren gaiak, eta bere inguruan sortu eta eregiten diran topiko tipikoak. Bai, makina bat izan dira barreka puztu diranak. Halandabe, ez dakit daukan ospea merezi dauen.
Hamasei edo zortzi abizen euskaldun? Kiloko txuletea jatea? Flekilloa? Edo-eta euskara jakitea eta erabiltea? Euskara sortu eta bersortzea? Zer da, bada, praktikan, egunerokoan, euskaldun izatea? Kanpotik hori jakitea ez ete da ba gatxa?
Han, urrunean, entzuten dira Ama Say musika talde bizkaitarraren letrak. Hauxe dinoe: Suck on! There´s nothing going on, beste kezka batzuk dituzu entretenitzeko… zure bizitza lapurtuta, hareen eskuetan dago noz amaitzen dan dana. Ah! It´s evolution; ez gelditu!