Goizeko 11.15ak. Sartu dira gladiadoreak, ilaran, bata bestearen atzetik. Ikusle guztiak zutunik, pertsona garrantzitsuek merezi duten bezala. Hunkigarria hasiera-hasieratik.
Goizean bost lan egin behar izan dituzte bertsolariek: binaka jarrita zortziko handian, ofizioka zortziko txikian, bakarka puntua emanda zortziko txikian, bakarka hamarreko txikian eta kartzelakoa.
Lan gehienetan nabarmendu dira Maialen eta Aitor Mendiluze, baina desberdintasunak txikiak izan dira; hor ibili dira Igor, Sustrai eta Amets bera ere. Beharbada, Ametsi entrenamendu falta nabaritu zaio. Unai ere fresko-fresko aritu izan da. Aitor Sarriegik ere betiko txispa erakutsi du, eta Beñatek ere argi erakutsi du nor den bera, batez ere zortziko handian eginiko lanean.
Sabela ondo berdindu ostean, arratsaldeko lanak etorri dira. Binaka jarrita, sei puntuko bertsoak, puntua emanda zortziko txikia eta gaia emanda hiru bertso. Polito ibili dira. Aipagarriena, Aitor Sarriegik ez diola eutsi goizeko mailari, Aitor Mendiluzek eta Maialenek ondo aprobetxatu dituztela aukerak eta Sustrai ederto ibili dala.
Egun osoa kontuan hartuta, Maialen izan dugu nagusietan nagusiena. Zorionik zintzoenak gure aldetik.
Lau urte barru berriro ikusiko dugu elkar, bertsolari hauek edo beste batzuek izango dira taula gainean. Igorrek eta Aitor Sarriegik agur esan diote txapelketan ibiltzeari, eskerrik asko biei, baina… jaioko dira berriak.
PUNTUAZIOA
Barakaldo |
Guztira |
|
1756.00 |
1756.00 |
|
1680.50 |
1680.50 |
|
1137.50 |
1137.50 |
|
1136.00 |
1136.00 |
|
1124.00 |
1124.00 |
|
1107.50 |
1107.50 |
|
1076.50 |
1076.50 |
|
1072.50 |
1072.50 |
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!