Ikusi besterik ez dago leku askotan euskara galtzeak ekarri duela nazio-kontzientzia ere galtzea; hau da, erdera euskara ordezkatuz joan den tokietan Euskal Herriak Euskal Herri izateari uzteko bidea egin du, eta herri erdalduna bilakatzeko pausoa ere egin, hizkuntzari zein kontzientziari dagokienez.
Hala ere, nazio-errealitatea ez da aldaezina. Herria bere izatearekiko duen kontzientzian oinarritzen den neurrian, kontzientzia nazionalean indartzen da nazioa; eta kontzientziarik ezean, desnazionalizatu.
Txillardegik argi esan zuen: “Euskarak egin du Euskal Herria: euskerak ez bestek. Euskerak bizi du Euskal Herria. Euskerak mugatzen du. Eta Euskal Herria piz badadi, euskerak piztuko du”.