Gazteongan, berriz, joera bi ikusi ditut. Batetik, herriko itxitura nekagarri egiten zaienak, alde egiteko asmoa daukatenak edo herrian inplikatzeak motibatzen ez dituenak. Bestetik, agian besteen konpromisorik ezak eraginda, herrikoa izatea identitatetzat daukatenak. Esandako guztia ez da berria izango ingurukoei adi dabilenarentzat; hala ere, zalantzan ipini nahiko nuke herriarekiko lotura ahula daukaten gazteek ez ote duten horrelakorik berez erabaki. Egia da gure herriek ez dituztela denon nahiak aseko, baina gazte bati zelan gustatuko zaio herri jakin bat, bertan bizitzeko aukerarik ez badu? Zelan inplikatuko da herrian, udalarentzat gazteak ezinbestekoak ez badira?