Euskararen Nazioarteko Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2008ko aza. 28a, 00:00


Datorren asteazkena, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da. Hori ospatzeko, gure Txorierrin hainbat ekitaldi izango dira.
Batetik, Txorierriko euskararen eguna Loiun: Asteburuan zehar ekitaldi ugari, besteak beste, bihar azaroak 29, zapatua, Berbalagunok18:00etan Loiuko plazan elkartuko gara trikipoteoa egiteko. Txorierriko Berbalagunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izango da! ANIMA ZAITEZ!
Eta ostean, Amaia Zubiriaren kantaldia egongo da.
Bestetik, domeka goizean, Lagatzuk umeentzako antzerki musikala antolatu dau. "Ino, ino, ino...Badator bonbardino!" izango dogu ikusgai Zamudioko Dorretxean. SARRERA DOAN.
Eta Euskararen Nazioarteko Egunan bertan, abenduaren 3an, Galbarriatuko txokoan, Perretxiko erakusketa eta dastaketa izango dugu Txorierriko AEK-ren eskutik. Afaltzera joan gura duenak Txepetxara deitu beharko du: 94.454.39.67. Afaria 12€.
ANIMA ZAITEZTE!!!