Aurreko asteburuan Loiun Berbalagunok giro ederrean ospatu genuen Euskararen eguna. Arratsaldeko 18:00etan herriko plazan elkartu ginen batzuk. Deriokoak, Zamudiokoak, Lezamakoren bat, … Loiukoak eta Larrabetzukoak beranduago etorri ziren.
Plazan bertan jai batzordeak ipinitako txosnan hartu genuen lehenengo potea. Hotza egiten zuen, hotz handia eta txosnan salda berorik ez, lastima! Baina Zamudioko Bertokoko trikitilariei esker berehala berotu ginen.
Bigarrena Adintsuen etxean hartu genuen edo Loiuko berbalagunek azaldu ziguten moduan “Loiuko Gaztetxeanâ€. Han bai bero! Eta apurka-apurka hasi ziren beste herrietako berbalagunak ere bertaratzen: Lezamakoak, Larrabetzukoak, Loiukoak, …Sondikakoak baino ez ziren falta (ea hurrengoan ahal duzuen neskak!). Taldetxo polita osatu genuen, 30 lagun inguru.
“Gaztetxean†denok batu eta pote bi hartu ostean, Batzokira joan ginen azkena hartzera. Han ere nahikoa berba egin eta abestu ondoren, hotelera joan ginen luntx gozo-gozoa zain genuen eta.
Hoteleko luntxa mundiala benetan! Janaria gozo, edaria ere bai, musika alaia eta lagunarte aparta; beraz, BIKAIN!! Ikusi argazkietan denok dugun irribarrea bestela.
Txorierriko Berbalagunok elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen.
Poteoaren ostean, Amaia Zubiriaren kantaldira joan ginen batzuk eta kontzertuaren ostean… luntxera berriro! Larrabetzuko berbalagunak behintzat bai. Pintxo eder horiek ezin ziren alperrik galtzen utzi, ezta? Je, je, je!
Hurrengo egunean, Bertso saio mundiala izan zen Loiuko frontoian. Bertsolariak A. Egaña, S. Lizaso, X. Paya eta E. Lekue izan ziren eta gai-jartzaile Josu Goikoetxea durangarra aritu zen. Saio horretan ere Txorierriko Berbalagunak entzule egon ginen, baita Getxoko berbalagunak ere.
OHARRA: Argazki gehiago eskumako zutabean.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).