ASTEBURURAKO PROPOSAMENA.

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2008ko abe. 11a, 00:00
Astebururako planik ez baduzue, hona hemen gure proposamena: Bihar, BARIKUA, Larrabetzuko HORI BAI gazte elkarteak urtero antolatzen dituen Gabonetako Kultur Ekitaldiak egitarauaren barruan, DEABRUAK TEILATUETAN eta UNE musika taldeek kontzertua eskainiko dute: EGUNA: Abenduaren 12a ORDUA: 22:30 LEKUA: Larrabetzuko HORI BAI gaztetxea SARRERA: 5€ soldatadunak, 3€ soldatabakoak ANTOLATZAILEA: HORI BAI gazte elkartea ZAPATUAN, abenduaren 13an, 18:00etan, 10.urteureneko ekitaldia egingo du Kontseiluak, EUSKARAZ BAI! PAUSU BAT HARAGO” lelopean. Ekitaldia Barakaldoko BEC-en izango da eta hemendik gonbidapena luzatu nahi dizuegu Berbalagun guztioi bertara joan zaitezten. Sarrera doan da eta Bilboko Elkar megadendetan edo BEC-eko lehiatilan bertan eskura daitezke.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).