Aikor jaira gonbidatuta gaude!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Aikor! aldizkariak VII.Aikorjaia ospatuko du datorren astean eta gonbidatu egin gaituzte. Bertan, besteak beste, Tor magoa, Xabier Amuriza bertsolari handia (goiko argazkian) eta Joseba Tapia (behekoan) trikitilari ezaguna egongo dira. EGUNA: Urtarrilak 29, osteguna. ORDUA: 20:00 LEKUA: Lauroetako (Loiu) ermita. Hara joateko autobusa egongo da ohiko autobus geltokietan: LARRABETZUN 19:30etan aterako da. LEZAMAN 19:35etan. ZAMUDION 19:40etan. DERION 19:45etan. SONDIKAN 19:50etan. LOIUN 19:55etan. Buelta 22:30etan izango da. Asistentzia konfirmatu behar da 94.452.34.47 telefonoan edo aikortxori@aikor.com helbide elektronikoan.