Txorierri ermitaz-ermita eta +. 2.etapa prest

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2009ko urt. 17a, 00:00

Urtarrilaren 25an, domekan, egingo dugu "Txorierri ermitaz-ermita eta +" ibilaldiaren 2. etapa. 2. etapa hau Loiun hasiko dugu Derion amaitzeko. Ikusi eta ikasiko ditugun gauzen artean, Loiuko elizako organoa, erroten garrantzia eta kopurua inguruan, latinezko inskripzioaren arazoa, "Arbilduko ermita" historikoa eta bertako pasadizoak, gerra garaiko bunkerra, Aiartzako aspaldiko tren geltokia, San Esteban ermita, lekuz aldatutako Santi Mami ermita, "Vista Alegre" kanposantuko bitxikeriak... Badakizue, gura izanez gero ibilaldi hau egin, urtarrilaren 25an, goizeko 9etan, Loiuko plazanelkartuko gara. ANIMA ZAITEZTE!!!! OHARRA: Etapa osoa egin nahi ez dutenentzat,lasai, kotxe bat egongo da edozein momentutan hasierako lekura eramateko.
Ikusi mapa handiagoa Eskumako zutabeko argazkiak Loiu.org eta flickr.com webguneetakoak dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).