Masaje ikastaroa eta mendi ibilaldia.

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun


MASAJE IKASTAROA Sondikako Berbalaguna dugun Gemmak oinarrizko ikastaroa emango digu, masaje on bat zelan eman ikaseko. Horretarako, reflexoterapiarekin hasiko gara. Zeuk ere ikasi nahi duzula? Ez galdu aukera hau!
NOIZ: Astearteetan, 17:00etatik 18:00etara. 6 saio izango dira guztira (otsailaren 10, 17 eta 24 eta martxoaren 3, 10 eta 17). NON: Sondikan (lokala zehazteke). PREZIOA: Berbalagunak dohainik, besteak 5€. APUNTATZEKO: deitu 635.75.35.95 (Oihana) edo idatzi txorierri.berbalaguna@gmail-era.

MENDI IBILALDIA Urtarrilean euriaren erruz ezin izan genuen 2.etapa amaitu, beraz, oraingoan utzi genuen lekuan hartuko dugu. Ea ez duen euririk egiten!

NOIZ: Otsailaren 22an, domeka, goizeko 9:00etan elkartuko gara. NON: Lauroetako ermitan. OHARRA: Beti izaten dugu “ginar-kotxe” (coche-escoba) bereziren bat, badaezpada.

Ikusi mapa handiagoa IKUSIKO DITUGUNAK: - “Burdinezko gerrikoko” bunker bat Lauroetan bertan. - Goikogane eta hango bistak. - Aiartza auzoa (Mungiarako tren zaharraren inguruko kontakizunak). - Sª Esteban ermita (laster aireportuak botako duena). - Santimami ermita (Derio-Zamudio). - Bilboko hilerria (barruan dauden lekurik garrantzitsuenak).
ANIMA ZAITEZTE!!!!