Antzerkirako sarrerak zozketatuko ditugu!!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2009ko ots. 9a, 00:00

Otsailaren 20an, ostirala, Glu-glu produkzioen “Ezker-eskuma” antzerki umoretsua izango dugu Derion, “Gurea aretoan” (Isidro Deuna elizaren alboan). Derioko Udalak BI SARRERA BIKOITZ eskaini dizkigu Berbalagunen artean zozketatzeko, beraz, adi ibili eta … ZORTE ON LAGUNOK!!! Irabazleen izenak laster blog honetan bertan jakinaraziko ditugu. (Informazio gehiago beheko aldean). ZER: “Ezker-eskuma” ( umore antzerkia). NOIZ: Otsailak 20, ostirala, 20:30etan. NON: Derioko “Gurea aretoan” (Eliza ondoan). PREZIOA: 7€ (sarrerak salgai etxebizitza udal informazio bulegoan). FITXA TEKNIKOA IZENBURUA: Ezker-eskuma ZUZENDARIAK: Aizpea Goenaga eta Ane Gabarain. AKTOREAK: LOLI ASTOREKA eta IÑAKE IRASTORZA.
SINOPSIA: EZKER ESKUMA, antzerki labur bat da, emakumeen historiak kontatzen dituen antzezlana, beren bakardadeak eta adiskidetasuna. Bi emakume Rosa eta Sara, dira protagonistak, bakoitza bere etxean bizi da, bere munduan, eta beren egunerokotasunak dituen arazoekin borrokan. Kontu bakar batek elkartzen ditu, alegia, biak solairu berdinean bizi direla, ezker- eskuma. Eta nahiz eta elkarrekin zer ikusirik ez izan, elkarren konpainia eta laguntasuna ezin bestekoa izango da eguneko borrokan aurrera egiteko. Rosa etxekoandre porrokatu prototipikoa da, bere bazkari eta janariak ditu hizpide. Beno, beste konturik ez du. Senar isil eta anonimoa du kidea, alegia, hutsaren parekoa. Sara, berriz, bakarrik bizi den emakumea da, etxetik kanpo lan aspergarri bat duen emakumea. Noizean behin interneten sartzea beste denbora-pasarik ez duena.
Argazkiak helbide honetakoak dira: www.glugluproducciones.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).