Korrika Txorierritik pasa zen!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2009ko api. 6a, 00:00
Apirilaren 4an, aurreko zapatuan, Korrika Txorierritik pasatu zen eta Berbalagunok ere euskararen aldeko ospakizun erraldoi honetan parte hartu genuen. Norbere herrian hasi eta gorputzak ahal zuen arte egin genuen korrika.
Berbalagun batzuek lekukoa ere eraman zuten!! Hona hemen gure Berbalagun korrikalariak: Erandioko Unai Arriagatik (Erandio) beherantz. Unai lekuko aldaketan Iñigo, Iñaki eta beste loiuztar batzuk (alkate jauna barne) Korrika itxaroten. Badator! Badator! Iñigo seme-alabekin lekukoa eramaten. Ziortza derioztarra lekukoa hartzeko prest. Ziortza lekukoa hartzen Ziortza korrika poz-pozik. Jon Ander Zamudion, bere seme Unaxekin. Eta Txorierri osoan zehar hainbat bitxikeri gertatu ziren, esate baterako, Sondikako Jon Ibarrondo zinegotziak (EAJ) emozionaturik, lekukoa hartzerakoan, buelta eman eta atzekoei erakutsi zien saltoka. Larrondotik Deriora bidean, satsez beteriko traktore batekin egin zuen topo Korrikak. Derion, Ziortza gure Berbalagunari esker, batukada itzela jo eta jo aritu zen, erritmo bizian, eta mundu guztia dantzan ipini zuten. Derion baita ere, Udalak erositako kilometroan, Lander Aiarza alkate jaunak berak eraman zuen lekukoa, Euskal Selekzioaren arropa jantzita. Zamudioko Bertokokoek, instrumentuak eskuan zituztela egin zuten euren kilometroa. Larrabetzun, urtero legez, Kukubiltxo antzerki taldekoek mozorrotuta egin zuten korrika euren kilometroan. Argazkian Korrikaren zain ageri dira: Txorierriko AEKko arduradun Belen Gana, aurreko kotxe “ofizialean” joan zen eskualde osoan, jendea karraderan egitera animatuz eta kilometro guztietan lekuko eramaileak prest zeudela baieztatuz. Inork ez zuen hutsik egin. Denok korrika egiteko prest! Jendetza batu zen Txorierriko herri guztietan. Ea zuen burua topatzen duzuen argazkiotan!! ERANDIO GOIKOAN... SONDIKAN LOIUN DERION ZAMUDION LEZAMAN LARRABETZUN
Gora Txorierri euskalduna!!
Txorierriko argazki guztiak: www.aikor.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).