…eta atera dadila Derioko plazan!!!

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2009ko mai. 6a, 00:00
Larrabetzuko Literatura eskolak 5 urte bete ditu aurten, hori ospatzeko hainbat ekitaldi egongo dira egunotan Txorierrin zehar. Berbalagunok ere parte hartu gura izan dugu urteurren horretan eta horretarako Iñaki Lasa ipuin kontalaria ekarri genuen Deriora apirilaren 30ean. Iñakik hango eta hemengo ipuinak kontatu zizkigun, berak etxean entzundakoak batzuk eta liburuetan irakurritakoak gehienak. Larrabarri baserrian (Kultur etxean) 25 lagun inguru batu ginen. Emanaldia euskara batuan egin zuen Iñakik gure eskariz, izan ere, euskaltegietako ikasle eta irakasle ugari zegoen bertan eta, beraz, gehienak euskaldun berriak ziren; baina bazeuden euskaldun zahar batzuk ere. Adi-adi entzun genituen ipuinok eta konturatu ginenerako amaitzeko ordua heldu zen. “Bertsio originalak” esaten duen moduan …
Hala bazan, ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila Derioko plazan!!!
OHARRA: Argazkiak ikusteko, klikatu gainean.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).