Maiatza ekintzez josita daukagu. Deriko jaiak amaitu berri dira, Zamudiokoak laster datoz… eta bitartean Txorierrin badago zer ikusi eta zer egin.
LARRABETZUN
Ekainaren 5,6 eta 7an Larrabetzun burutuko diren LITERATURIA jardunaldien aurrekari:
Maiatzaren 20an:
Literaturaz berbetan: Uxue AlberdikAulki-jokoa liburua aurkeztuko du, 20:00etan Anguleri kultur etxean.
Maiatzaren 22an:
Joseba Sarrionandiaren testuetan oinarritutako Aulki hutsa antzezlana taularatuko du Le Petit Theatre de Pain taldeak 22:00etan Hori bai gaztetxean.
ZAMDUDION
10. EUSKAL ASTEA eta EUSKAL KANTEN IKASTAROA.
Euskal astean, besteak beste, honako hauek egongo dira:
EUSKAL KANTEN IKASTAROA
EGUNAK: Maiatzaren 27an eta ekainaren 3an, 11an, 18an eta 25ean. (5egun)
ORDUA: 19:30etatik 21:00etara.
LEKUA: Dorretxean.
IRAKASLEA: Itsaso Arrieta.
PREZIOA: Berbalagunontzat 5€.
IZENA EMOTEKO: 94.452.34.47 telefonora deitu edo lagatzu@lagatzu.org helbidera idatzi.