Ikasturteari agur esateko, pasa den ostiralean, ekainaren 12an, TALO TAILERRA egin genuen LARRABETZUN, berbalagun, guraso eta seme-alabentzat.
UMEEK ederto egin zituzten taloak. Eskuak irinetan basi, ore-bolatxoa eskuekin golpetxoak joaz zapaldu eta listo! Euren esan bezala “txupau mamau, plastilina moduanâ€.
GURASOEK ere taloak egin zituzten eta txikerrenei taloak egiten lagundu zieten.
Amaitzerakoan, eskuak garbitu, taloak plantxan erre eta Lezamako txorizo erdian sartuta, gozo-gozo jan genuen guztiok. Nagusientzat txakolina ere egon zen eztarria bustitzeko.
Arratsalde pasa polita egin genuen Goitioltzako Lekerikatarren eskutik.