Zuk ere gura duzu? Pote bat hartu, gurekin gelditu, parkean ibili, kirola egin, jende berria ezagutu… EUSKARAZ! Hauxe da zure aukera!
ZATOZ BERBALAGUNERA!
- Nahikoa da astean ordu bete libre izatea.
- Euskaraz berba egin gura duen jendearekin elkartuko zaitugu talde txikietan (3-7 lagun).
- Zuek erabakiko duzue non, noiz eta zertarako bildu: kafetxoren bat hartzeko, ibiltzera joateko...
- Ez dira klaseak, helburua euskaraz berba egitea da.
- Modu erraz eta naturalean, zure euskara hobetuko duzu.
- Euskaldun gehiago ezagutuko dituzu.
Gainera, beste talde batzuk ezagutzeko,
ekintza mordoa antolatzen dugu ikasturtean zehar. Hemen behean dituzu iaz egindako ekintzen argazki batzuk.
Zeuk ere berdin egin dezakezu aurten.
ANIMA ZAITEZ!
2008-2009ko ARGAZKIAK
LARRABETZUKO TAILERRA

MASAJE IKASTAROA

TALO TAILERRA

IPUN KONTALARIA

BERBA-AFARIA

MENDI IBILALDIAK

KORRIKA

MINTZA EGUNA
