Burdinazko gerrikoan ibiliko gara

Urriaren 25ean, Bilboko eta Txorierriko euskara elkarte eta Berbalagunok batera mendi ibilaldia egingo dugu "burdinazko gerrikoan zehar". Irteera goizeko 9:30tan izango da, Santutxun, Basarrateko metro geltokian eta handik apurka-apurka Txorierrira joango gara. Ibili ostean, bazkaria egingo dugu Txorierrin, Zamudioko "Zortzi" jatetxean. Bazkalostea animatzeko, Joseba Tapia izango da "Agur Intxorta Maite" kontzertuagaz. Izena eman behar da: 635.75.35.95 /txorierri.berbalagun@gmail.com

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).