Burdinazko gerrikoa: txostena prest.

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2009ko aza. 9a, 00:00

Urriaren 25ean Bilbotik Txorierrira egin genuen mendi ibilaldi jendetsu hartan, txosten mardul bat banatu genuen. Txosten hura Iosu Ziordia “Napar” Zamudioko historialari eta lagunak prestatu zigun eta zuetako askori oso interesgarria iruditu zitzaionez, Iosuri baimena eskatu diogu gure blog honetan eskegitzeko. Txostena hemen jartzeko pisutsuegia denez, 33 orrialdeetatik 10 baino ez ditugu igo, baina zuetako edonork txosten osoa nahiko balu, idatz dezala e-maila bat gure helbidera:
txorierri.berbalaguna@gmail.com