Txorierriko Mankomunitateak urtero legez, euskararen eguna dela eta ekitaldiak antolatu ditu Txorierrin, aurten Zamudion.
Honako ekitaldi hauek izango dira:
- Azaroak 27, ostirala (barikua): bertso-saioa Zamudion,
Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Igor Elortza eta Unai Iturriagagaz.
- Azaroak 28, larunbata (zapatua):
12:00tan
Umeentzako tailerrak eta puzgarriak
13:00tan
Diapositiba emanaldia: Trekkingo Baltoro, GI eta GIIra
19:00tan
Taberna ibiltaria
Eta, horrez gain, institutu eta eskoletan ekintza gehiago. (Ikus beheko kartela)
