ASTEBURUA EUSKARAZ BLAI!

Asteburu honetan Txorierriko Berbalagunok ekintza piloa izango dugu euskaraz gozatzeko. Gogoratu asteburuan EUSKARAREN EGUNA ospatuko dugula Zamudion eta domekan gure MENDI IBILALDIA egingo dugula Lezamako Goitioltza auzoan zehar. HAUXE DA GURE PLANA! ANIMA ZAITEZ! Azaroak 27, ostirala: Berba-lehiaketa eta bertso saioa (irudia beherago)
20:00etan Zamudioko frontoian. Azaroak 28, larunbata: Taberna ibiltaria taldearekin kanta-poteoa.
19:00etan Zamudioko frontoitik hasita gorputzak ahal duen arte! Azaroak 29, igandea: “Txorierri ermitaz ermita” MENDI IBILALDIAren 4.etapa (2.zatia)
9:00etan Mikel Zarate plazatik (Bolaleku aurrean) hasita.
Ikusiko ditugunak: Eskola zaharra, baso botanikoa, errotak, txakolindegi bat…

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).