Txorierri ermitaz-ermita. Zamudio-Lezama (2)

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2009ko abe. 2a, 00:00

Domeka goiza, 9ak dira eta txangorako Lezaman gelditu garenez bertaratu egin gara. Giroak ez du laguntzen, euria txiri-txiri dabil eta hotza gainera. Aurrekoan leku berean utzi behar izan genuen Zamudio-Lezama etapa, euri jasak zirela eta. Dana dala aurrera egin eta Goitioltzako eskolen aurrean bere historiagaz hasi gara, noiz egin zen, zein kontestuan... Aurrera eginez laster "baso botanikoa"n sartu gara. Ez genuen itxaroten holakorik, hainbeste zuhaitz, landara.... Ezin hobeto azaldu digute basoaren historia, landareen izenak, zergatik bakoitza dago dagoen lekuan, izen gehiago, batzuen gaixotasunak, izen gehiago, bertako landarak, kanpokoak, etorkizunerako proiektuak... Udaberrian, dena loratan, zelan izango da? Aspaldian desagertutako San Martin ermitako aztarnak be bertan agertu dira, barruko imajina Lezamaztarrak Zamudioztarrei ardo kantara bategatik saldutakoa ei zen. Landara gehiago, hotza, konturatu orduko ordu bi egin duguz. Hasierako asmoa handik gora egin eta erreka bazterretik itzultzea izan da, baina berandutu danez bidetik egin dugu atzera. Errota bat, lorez betetako negutegiak eta amaitzeko Iñakiren txakolindegia bisitatu dugu. Aurtengo txakolina dastatu, goxoa, eta laguntzeko, zeozer gehiago be. Eguraldiak ez du lagundu baina badago domeka goiza pasatzeko era hoberik?

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).