11 Zorri(hi)zketan

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun

Lezamako Zorrizketan Euskara Elkarteak 11 urte bete ditu aurten. Buru-belarri dabiltza lezamarrak urteurrena ospatzeko ekintzekin. Joan den ostiralean, adibidez, Porrotx eta Mari Motots pailazoek Lezamako frontoia lepo bete zuten. Aste honetan, Kultur astea egingo dute urtebetetzea ospatzeko. Hauek dira antolatu dituzten ekintzak:
- Martxoaren 23, osteguna, HITZALDIA Athetic-eko jokalariak: 19:30etan Kultur aretoan. - Martxoaren 26an, ostirala, MAHAI-INGURUA "Nafarroako eta Txorierriko euskara elkarteak” 19:00etan Kultur aretoan BERTSO-AFARIA (15€) Bertsolarik: Miren Amuriza, Jexux Mari Irazu, Etxahun Lekue eta Jon Maia. Gai jartzailea: Arkaitz Estiballes 21:00etan Lubarrieta jatetxean. - Martxoaren 27an, zapatua, GAZTEENTZAKO KONTZERTUAK Txorierriko gazteek sortutako musika taldeak: "Habemus ratas” eta “Auskalo non” . 21:00etatik aurrera frontoian.
Informazio gehiagorako klikatu hemen .
ZORIONAK eta URTE ASKOTARAKO!!!
Klikatu argazkiaren gainean.