Nafarroako euskaldunak gorriak ikusten ari dira

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2010ko mar. 25a, 00:00

Nafarroako euskaldunak gorriak ikusten ari dira azken boladan. Duela bi urte luze Nafar Gobernuak Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua sortu izanak itxaropena piztu zion bat baino gehiagori, baina praktikan, hura sortu zenetik gero eta oldarkorragoa Sanzen Gobernuak euskararen kontra daraman politika.
Horren aurrean, Nafarroako euskalgintzako eragileek bat egin eta manifestazio deialdia egin dute maiatzaren 15erako. Nafarroako Topaguneko arduraduna den Oskar Zapata (beheko argazkian, erdian) deialdia egin zutenen artean egon zen.
Oskar, deialdian esaten duzue ulertezina dela Nafarroako Gobernua nola ari den euskaldunon kontra. Zergatik diozue hala dela? Zertan gauzatzen da euskararen kontrako jarrera hori? Kontra ari da, euskararen sustapena babestu eta lagundu beharrean, oztopoak baino ez ditu jartzen: legalak, politikoak eta ekonomikoak. Lau adibide: Gobernuaren ildoko hedabideetan gaur eguneko euskaldunok ez gara existitzen, ez bada gauza folkloriko edo arkaikoekin lotuta. Gobernuak ez du aukerarik eskaintzen sare publikoan haurrak eta gazteak euskaraz matrikulatzeko, Tafallan, esaterako. Iaz, hedabideentzako diru laguntzarik ez zen egon. Aurten aisialdi-kultur.-sentsibilizazio arloak sustatzeko 18.000 euroko aurrekontua ditu banatzeko guztien artean: iraingarria, ezta? Nola eragiten die horrek Nafarroako euskaldunei? Eskubide murrizketa garbia pairatzen dugu. Administrazioarekin euskaraz ezin gara komunikatu. Euskaren sustapena kontzienteki baldintzatzen dute txarrerako: haur, gazte edo helduentzako kultur- aisialdi proiektuak ez dira finantzatzen. Eraikita dugun hori, dela hedabide bat, dela euskaltegi bat, dela mintzapraktika…ekonomikoki ito ez dezaten ahaleginak eta bi egin behar ditugu. Zertarako egiten dute? : nekea, etsipena, tristura, amorrua, … eragiteko Manifestazio deialdia egin duzue maiatzaren 15erako. Zer helburu du manifestazioak? Gobernuari esatea: aski da!! . Gainerako alderdi politikoei: Eskubideak ditugu, horiek errespetu daitezen lan egin ezazue. Gizarteari: Nafar euskaltzaleak asko gara, gero eta gehiago, gurekin kontatu behar da Nafarroa anitzagoa eta demokratikoagoa eraiki nahi bada, atera zaitezte kalera, erakutsi ezazue euskara bizirik nahi duzuela, babestu ezazue Nafarroako euskalgintza. Manifestazio horrez gain, bestelako lan ildorik markatu duzue? Zer lortu nahi duzue zehazki Gobernutik? Manifestazioa abiapuntua izatea nahi dugu. Bai Nafarroako euskalgintzako agenteen artean harremanak estutzeko baita alderdi politiko zein gainerako gizarte eragileengana eragiteko . Gobernutik? ez dutela egin nahi badakigu, baina errekonozimendua eta laguntza hori da Nafar Gobernuak zor egiten diguna Norbanako atxikimendu asko jaso dituzue jadanik, eta orain elkarte, alderdi eta bestelakoena ere bilduko duzue. Zer egin behar da atxikimendua adierazteko? Nafarroatik kanpoko euskaldunek ere lagundu ahal dute? Nola? Atxikimenduen zerrendara izena emateko aukera hoberena aztertzen ari gara. Dakigunean jakinaraziko dizuegu, lasai. Nafarroatik kanpokoak? Ea ba, geuk zainzuriak, orburuak eta piperrak jarriko ditugu, baina txakolina eta sagardoa zeuek ekarri behar dituzue. Ados?

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).