Ruper Ordorikak
kontzertua eskainiko du apirilaren 16an, Lezaman.
Zorrizketan bertako euskara elkarteak 11 urte egin ditu eta kontzertua urteurrenaren haritik egingo da. Horrezaz gainera,
Literaturia ekimena aurkezteko aprobetxatuko da emanaldian. Literaturia ekainaren 4an, 5ean eta 6an izango da Larrabetzun.
Ordorikaren kontzertuaren antolatzaile gara TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioa,
Tximitx Derioko euskara elkartea,
Lagatzu Zamudioko euskara elkartea, Zorrizketan euskara elkartea, Arrekikili Larrabetzuko euskara elkartea,
Literaturia egitasmoa eta
Berbalagun ekimena. Ekitaldia Lezamako Udalak babestutakoa da.
Kontzertua gaueko 10:30ean izango da Lezamako frontoian. Sarrera bakoitzak 10 euro balio du, eta txartelak salgai jarri dira herri guztietan. Aukera ezin hobea da euskal musikak eman duen abeslaririk oparoenetarikoaren kantuez gozatzeko.