Berbalagunon afaria izan genuen joan den barikuan (ostiralean). Bapo afaldu genuen Larrabetzuko Politenan elkartu ginen berbalagun guztiok: entsalada berezia (mango eta guzti!), gisatua, etxeko postrea eta kafea, dena ardo gozoz lagunduta. Bikain!
Eta afal ostean antzerki emanaldia Hori bain. Jende asko batu zen gaztetxean “Larru haizetara†ikusteko. Denok barrez lehertu ginen! Ordu eta piku barre eta barre Mikel eta Patxoren gorabeherak entzuten. MUNDIALAK DIRA!
Euskaldun berri batzuek beldurra eduki zenuten ea antzerkia ondo ulertuko zenuten edo ez, baina argi gelditu zen ulertu zutela, e! Hori da barre egiteko modua hori!
Eskerrik asko Hori baiko lagunei eta aupa zuek! Hurrengoan gehiago!OHARRA: Beheko argazkiak ikusi edo deskargatzeko gainean klikatu.