MINTZA EGUNERA JOAN GINEN

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2010ko eka. 14a, 00:00

5.aldiz MINTZA EGUNA ospatu dugu. Aurten arrasten izan da berbalagun guztiok batzeko eguna, ekainaren 6an. 300 lagun baino gehiago elkartu gara eta primeran pasatu dugu! Txorierrikoak Getxokoekin joan ginen Arrasatera.
Arrasaten, txalapartariek ongi etorria egin ziguten.
Eta jarraian, Arrasteko berbalagunek prestatutako hamaiketako gozo-gozoa jan genuen eta herriko dantzariak ikusi genituen.
Tripa beteta, bisita gidatua izan genuen. Arrasateko alde zaharra ezagutu genuen Ana Ugalderen eskutik.
(Irudian Ana azalpenak ematen)
Gero bertsolariak (Manex Agirre eta Jokin Labaien) eta trikitilariak etorri ziren. Haiekin batera abestu genuen eta kalejiran joan ginen bazkaltzeko tokiraino.
Bapo bazkaldu genuen! Eta bazkaldu ostean, Gernikako Pilik ikastarotxo laburra egin zigun. Paperezko loretxoa egiten ikasi genuen. Baten bati igartzen zaio eskulanetan trebea dela, e Txaro?
(Pili aulki gainean zutunik) (Txaro=gure artista!)
SARI BANAKETA etorri zen gero. Eguneko unerik hunkigarriena izaten da sari banaketa. ZAZPI SARITU egon dira aurten:
Uribe Kostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Ezkerraldeko Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero eta duela 21 urte Ekuadorretik Donostiara etorritako Gladis Villalva kazetaria.
ZORIONAK DENOI!!!! Beheko argazkian dituzue irabazleak eta sari emaileak.
OSO ONDO PASATU GENUEN. Eskerrik asko Berbalagun guztioi! Duda bat baino ez zitzaigun geratu: Datorren urtean non izango ote da Mintza eguna?

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).