Goiko argazkian Luis emaztearekin eta Arroetako lagunekin, 2009ko Euskararen egunean, Zamudion, Berbalagunok prestatutako lehiaketan parte hartzen.
Berbalagun bat joan zitzaigun pasa den astean,
Luis Ortega, zamudioztarra. Jubilatuta zegoen Luis eta beste asko bezala, jubilatu ostean hasi zen euskara ikasten.
Meritu handia zuen Luisek, gaixorik egonda ere Berbalagunera etortzen jarraitzen zuelako, baita operatu ostean ere. Burua lantzeko Berbalaguna beretzat oso ona zela esaten zigun eta gustura etortzen zen lagunartera.
Azken asteotan minbiziak gain hartu zion eta arduratuta geunden berarengatik. Ekainaren 27an joan zitzaigun Luis. Ez ditugu inoiz ahaztuko bere kontakizunak eta gertaerak, ikasteko gogoa eta egiten zuen ahalegina. Goian bego!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).