Jesus Mari Lazkanoren obra esanguratsuen erakusketa zabaldu du Arte Eder museoak eta hara joan ginen 18 berbalagunok bere koadroetatik zehar bueltatxo bat ematera. Koloretik argira saltoka eta arkitekturan atseden eginez, beste mundu batekin amets egin genuen. Argien eta itzalen arteko zabaltasuna ondo barneratuta, edonora salto egiteko prest sentitu ginen. New Yorken hasi ginen, itsasoarekin jarraitzeko eta behin bainua hartuta, basotik galdu ginen geure barneko zatitxo bat han uzteko.
Gaur arinago sentitzen naiz eta margo horietako bat izango banintz bezala iraganera joango naiz. Haurtzaroko poztasuna neurea egingo dut, zainduko dut, laztanduko dut… hau da, berreskuratuko dut. Nirea da, baina ez bakarrik neuretzat, guztiontzako. Eguna irri batekin hasiko dut eta iraganeko koloreek besarkatuta etorkizunaren zama aldenduko dut. Onena etortzear dau!
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).