Euskararen egunean ere hartu genuen parte berbalagunok. Bi ekintza antolatu genituen Lezamako frontoian.
Alde batetik,umeak geure gizartearen zutabea eta euskararen etorkizuna direla kontuan hartuta, eurentzako eta gurasoentzako euskal jolasak antolatu genituen elkarrekin euskararen esku gozatzeko. Batez ere, umeek parte hartu zuten eta arrakasta handia eduki genuen, sokatira itzelezkoa izan zen.
Bestetik, hitzapasa jokoa antolatu genuen. Batez ere, berbalagunek parte hartu zuten eta Ane Abaunza derioztarrak saria irabazi zuen, 27 berbatik 25 asmatuz. Afari ederra izango du Anek Bolatoki jatetxean.