Seminarioko artxibora bisita gidatua.

Erabiltzailearen aurpegia Berbalagun 2010ko abe. 3a, 00:00

Atzo abenduaren 2an berbalagunok Derioko seminariora joan ginen artxibotik bisita gidatua egiteko eta bide batez, Icaro zentroa zer zen azaldu ziguten. Geure arbasoen bizitzetan sartu ginen, zuzen-zuzenean euren zuhaitz genealogikoan. Hortik, geure interesa antzinako liburuetan kokatu zen eta esan beharra daukat: altxor bat daukagu Txorierrin. Inkunable bat ikustea ez da eguneroko gauza eta historian zehar atzera eginez, liburu horien arimak barneratu genituen. Historiaren parte izan ginen, gara eta izango gara. Hortaz, geure esku dago gauzak ondo egitea! Aurrera Txorierri euskalduna!